By visiting our site, you agree to our privacy policy regarding cookies, tracking statistics, etc.
Mezenasgoa eta dakartzan milaka onurak hemen (ber)ezagut itzazue. Ekonomiaren eta elkarteen munduak elkarri ireki eta hurbiltzeko bidea da batez ere, ororen intereserako.
Elkarteak, fundazioak eta zuzkidura funtsak laguntzen ditut mezenasgo estrategia plantan ematen, mezenas izanen diren enpresen xerkatzen, proiektuari balioa emanen dioten euskarriak egiten eta topaketa bideratuko duten harreman publikoak eta prentsakoak plantan ematen.
2019ko azaroaren 22a
Mezenasgoa « onuradunak zuzenean ordainik eman behar izan gabe obra bati edota pertsona bati ororen intereseko diren jardueretarako ematen zaion material, giza edota diru sostengua » da (Zergen Kode Nagusiaren 200 eta 238 artikuluak).
Mezenasgoa elkartasun gogo batetik eta barne eta kanpoko komunikazio estrategia batetik (enpresaren irudia) sortzen da; enpresa bere ingurunean kokatzen laguntzen du eta langileen barne kohesioa bultzatzen.
Mezenas den enpresak adostu dezake onuradunarekin honek ordainak emanen dizkiola mezenasi, eman kopuruaren % 25aren heinean. Molde anitz dago ordain horietarako eta sostengatzen den proiektuari eta enpresaren nahiari so eginik erabaki behar dira.
Mezenas diren enpresek eman duten kopuruaren % 60 ken dezakete zergetatik, betiere, negozio kopuruaren milako 5aren mugarekin (norbanakoentzat % 66 da).
Beharren azterketa eta ekintza plana presta + egutegia plantan eman eta sareak mugiaraztea.
Interesatuak izan daitezkeenen zerrendak egitea, argudioak prestatzea, lehen mezuak eta oroitarazte mezuak igortzea, elkarrizketa presta eta gidatzea, negoziazioa eta ordainen jarraipena egitea.
Euskarri zenbait asma eta egitea (papera, webgunea eta salguneko publizitatea).
Proiekturako bereziturik diren harreman publikoak (abiatze ekitaldia, bestak) eta prentsakoak (eskualdeko egunkariak eta prentsa berezitua) sortu eta garatzea.
Euskal Hirigune Elkargoan 10 urte eta elkartasun eta gizarte ekonomian 3 urte egin ondoren,
mezenasgorako aholkularitza agentzia hau sortu dut, Euskal Herriko proiektu egileentzat (elkarteak, fundazioak, zuzkidura funtsak), enpresentzat eta norbanakoentzat.
Helburua: ekonomia eta elkarte munduen arteko mugak gainditu eta elkartasun proiektuei sortzeko eta garatzeko bidea irekitzea… bizitza arro bateko ororen onerako.
> Gaitasun osoa deskubritzeko Linkedin sarean.
TEl.: +33 (6) 44 96 83 90
Saint Jean BIDEA
64 310 SENPERE (Lapurdi)
[sibwp_form id=2]